Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak koordinatuta eta Arabako Foru Aldundiaren eta 16 eragileren laguntzarekin abian jarriko den ‘Euskaraz, 1+1… 11’ programaren aurkezpena izan da gaur goizean Oihaneder Euskararen Etxean. Urteko azken hiruhileko jarduerak biltzen ditu programak, gaur bertan hasi eta abenduaren 3ra bitartean, hots, Euskararen Nazioarteko Egunera bitartean izango direnak. Hiriko hainbat lekutan egingo dira, eta helburu argia dute: herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko lan egiten jarraitzea eta euskararen erabilera bultzatzea, bizitzaren arlo guztietan.
Euskararen Eguna du jatorri programak; izan ere, egun bateko ospakizuna izatetik ‘Euskararen Astea’ izatera pasatu baitzen lehenik, eta orain, berriz, denbora-tarte are handiagoa hartzera. Eragile hauek gauzatuko dituzte jarduerak: Bai Euskarari, Arabako Bertsozale Elkartea, euskaltegiak, ZET Zabalganako Euskara Taldea, Sarburu Kultur Elkartea, Bost Urki Auzo Elkartea, GEU Elkartea, Goiena, Arabagara-Topagunea, Oihaneder Euskararen Etxea, Leocadia Zabalte Elkartea, ALEA, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala. Arlo askotako jarduerak izango dira: kultura, kirola, merkataritza, musika… Haurrentzat, gazteentzat, nagusientzat, elkarteentzat, erakundeentzat… Era askotakoak eta ugari. Hauxe da programa:
ZET Zabalganako euskara taldea
Azaroak 6
Ipuinkontalaria
18:00
Zabalganeko GE
Azaroak 7
Helduentzako bakarrizketa
19:00
Zabalganeko GEko kafetegia
Azaroak 15
Lego serious play mintzodromoa
Zabalgana institutua
Sarburu Kultur Elkartea
Salburuan keinua kirolari!
Azaroak 11tik aurrera
Alain Larreinaren bineten erakusketa
Salburuko GEko beirateetan
Azaroak 12
Euskal pilotaren historia hitzaldia
Arabako Euskal Pilota Elkartea
19:00 Salburuko GE
Azaroak 16
Masterclass eta lantegiak ume eta helduentzat
Paxaka, erremontea, pilota…
11:00 Astronomos trinketean
Izen-ematea egunean bertan
Euskaraldia
Azaroak 13
Gasteizko emaitzen txostena
19:00 Oihaneder Euskararen Etxea
Bost Urki auzo elkartea
Azaroak 8, 12 eta 15
Lakua Arriagan horma-irudia
Margotzeko ideiak sortu eta jaso
17:30 Arriagako kiroldegia
Azaroaren 18tik 23ra
Horma-irudia pintatzea
11:00 eta 16:45
Alfontso XI. kaleko 3. plazan
Azaroak 23
Bertso afaria
Aroa Arrizubieta, Manu Bendala
21:00 Foronda tabernan
GEU, ALEA, GOIENA
Azaroak 16 eta 17
Kantari 2019
Dendaraba, Vital Fundazioko aretoa
Arabagara – Topagunea
Azaroak 26
Elkarrizketa Musikatua
10:00- 13:30 Oihaneder Euskararen Etxea
Oihaneder Euskararen Etxea
Azaroak 27
Xare, euskarazko kultura digitalaren jardunaldiak
09:00-13:45 Oihaneder Euskararen Etxea
Bai Euskarari Elkartea
Azaroak 28
Mintzodromoa
10:00-12:00 Oihaneder Euskararen Etxea
Leocadia Zabalate elkartea
Azaroak 28
Izan zaitez neu kontzertua
Gari, Anari, Jon Basaguren, Libe
20:00 Jimmy Jazz aretoa
ALEA
Abenduak 3
Irakurraldia
10:30 Oihaneder Euskararen Etxea
GASTEIZKO UDALA
Abenduak 3
12:00 Haur eta gazte literaturaren itzulpen sarien banaketa
12:45 Erakunde adierazpena
Oihaneder Euskararen Etxea
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Abdon Gonzalez de Alaiza Azazeta
Euskarazko 1. komiki-aldizkaria
Aurkezpena
Abenduak 3
17:00 Oihaneder Euskararen Etxea
GEU ELKARTEA
Abenduak 3
17:30 Kalejira
Oihaneder Euskararen Etxetik
Andre Maria Zuriaren plazaraino
Kandelen mosaikoa