ETBk kamera piztu du Gasteizko FesTValen, udazkeneko denboraldiko aurrerapena erakusteko. «Garena, batzen gaituena» lelopean, kateak hurbileko eta anitza izango den eskaintza egin nahi die ikus-entzuleei: entretenigarria, askotarikoa eta partekatzeko pentsatua.
Aurkezpena Unai Iparragirre ETBko zuzendariak egin du, eta ondoan izan ditu Joseba Urkiola (EITBko kirol zuzendaria), Arantza Ruiz eta Maite Amundarain (albistegietako arduradunak).
ETB1: irudi ikusgarriak eta euskarazko saioak
ETB1eko berritasun nagusia Euskal Herria Hegan izango da. Telesail honetan lurraldea airetik ikusiko da, Miren Gaztañagaren kontakizunarekin eta Fernando Velázquezen musikarekin, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak jotakoa.
Kanalak ere emango du Dagoenean bon-bon, Armintz Gorrotxategik gidatuta, euskal gozokien atzean dauden istorioak kontatzeko.
Tribuaren Berbak itzuliko da Kike Amonarriz eta Izaro Arrutirekin, euskaraz eta umorez aritzeko.
Fikzioan, Desagertuta, Zeru Ahoak eta Go!azen 12 izango dira.
Eguneroko saioen artean: Biba Zuek! (Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin), Mihiluze, Esto No Es Normal, Atrápame Si Puedes, eta sukaldaritzan: Txoriene, Joseba Arguiñanoren Sukalerrian eta A Bocados.
Dibulgazio saioetan: Hitzetik Hortzera (bertsolaritza), Teknopolis (zientzia eta teknologia), eta Klaudio Landaren 11 Entzuteko. Gainera, Amaiur Elizarirekin batera, Navarra Hoy Nafarroako albisteak eskainiko ditu.
ETB2: elkarrizketak eta klasikoak
ETB2ren hasiera izango da El Otro Lado de la Mesa elkarrizketa saioa. Xabier García Ramsdenek gidatuko du, eta Amagoia Eizagirre psikologoak parte-hartzaileen jarrerak aztertuko ditu.
Kanalak berriz ekarriko du Tal Para Cual, Anne Igartiburu aurkezlearekin, eta La Noche de… 30 urte beteko ditu, oraingoan Sara Gandarak aurkeztuta.
True crime generoari tartea eskainiko zaio Así Se Escribe Un Crimen saioarekin, Miriam Duquek gidatuta. Gastronomian, Javi Sierra Pintxo Pote-ko herri eta tabernetan ibiliko da.
Magazinen artean, berritasun nagusia Euskadi Quédate izango da, Odei Esnaolak aurkeztuta. Goizetan, berriz, En Jake saioak jarraituko du Xabier Lapitzekin eta Leire Torrek lagunduta.
Albistegi berriak
Albistegiak plato berria izango du. Teleberrin Dani Alvarezek gaueko edizioa aurkeztuko du, Saioa Martijak asteburukoa eta Africa Baetak ETB2ko albisteak.
ETB1en, Egun On saioa Irati Errandonea eta Asier Otegik eramango dute, eta Nerea Reparaz itzuliko da Gaur Egun-era. Eguerdiko edizioa Xabier Usabiagak gidatuko du, eta asteburukoa Lierni Agirrezabalak.
Kirol eskaintza
ETBren kirol eskaintza streaming bidez jarraituko du Kirolak saioan. Bertan izango dira Donostiako Bandera, esku pilota, Winter Series zesta punta, herri kirolak, eta horiekin batera Harri Herri eta Kirol Herri. Futbol partidak eta Helmuga saioko erreportajeak ere eskainiko dira.