Salburuko auzotarrek salatu dute ezin dutela euskaraz hitz egin osasun zentroko medikuekin, profesional elebidunik ez dagoelako. Egoera horren aurrean, hainbat herritar, Sarburu Kultur Elkartea eta Salburua-Burdinbide Auzo Elkartea barne, Osakidetzari eskatu diote egoera aldatzeko.
“Gasteizko auzo honetan 20.000 lagun baino gehiago bizi gara, eta horietatik 8.000 inguru gara euskaraz dakigunak; 5.000 baino gehiagok, gainera, ulertzen dugu”, azaldu dute. “Gero eta gehiago gara euskaraz bizi nahi dugunok, baina Osakidetzak ez digu ematen euskaraz artatua izateko aukerarik”.
Herritarrek zalantza zuzena jarri dute mahai gainean: “Bigarren mailako herritarrak al gara? Zergatik eskatzen digute zein hizkuntzatan hitz egin nahi dugun, gero hori errespetatuko ez badute?”. Horregatik, Osakidetzari eskatzen diote euskarazko arreta bermatzeko.





