‘Lazarraga’ sarien bosgarren edizioa aurkeztu dute. Hautagaiak aurkezteko epea irekita dago

PUBLICADO EL

Comparte esta noticia

- Publicidad -

Sari-banaketa azaroaren 8an egingo da Artium museoan eta hautagaiak aurkezteko epea urriaren 18an amaitzen da

Lan munduarekin eta euskararekin lotutako Lazarraga Sariak aurkeztu dituzte Igone Martinez de LunaK, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, eta Rober Gutiérrezek, Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak. Hain zuzen, Lazarraga Sarien bosgarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean Arabako Foru Aldundian egin duten prentsaren aurreko agerraldian.

Lazarraga Sarien helburu nagusia da Arabako arlo sozioekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina aitortzea.

Lazarraga aitzindaria izan zen euskaraz idatzi zuelako; haren izena hartu duten Lazarraga Sariak ere aitzindariak dira eta sarituko diren enpresak ere aitzindariak izango dira; euskararen normalizaziorako bidea urratzen aitzindariak.

Epaimahaia LANABES, Araban euskara lanean ekimeneko kideek osatuko dute, Arabako lurralde historikoan edo Trebiñuko Konderrian euskarak eremu sozioekonomikoan duen presentzian eragin eta handitzearen alde egindako lana baloratuko dute.

Bost saritu

2018ko sariketan bost sari dira, erakunde zein nobanakoentzat. Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko honako irizpideak hartuko dira kontutan:

  • Zer neurri ezarri diren zerbitzua euskaraz emateko.
  • Zer neurri ezarri diren lana euskaraz egiteko.

Era berean, ezarritako beste neurri edo baliabide batzuk ere kontua hartuko dira, hala nola:

  • Euskaraz lan egiteko baliabideak.
  • Kontratazioak.
  • Barne agiriak.
  • Kanpo komunikazioa.
  • Hizkuntza paisaia.
  • Produktua kontsumitzen eta erabiltzen duten pertsonentzako elementuak.
  • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitea enpresetan.
  • Formazioa euskaraz eskaintzea.
  • Euskaraz ikasteko aukera eskaintzea lanean.
  • Erantzukizun sozialarengatik nabarmendutako jarduera.
  • Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzearekin zerikusia duen beste edozein neurri.

Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 8an izango da Artium museoan.

Hautagaitzak, urriaren 18a arte

Momentu honetan hautagaiak aurkezteko prozesua zabalik da urriaren 18a arte. Lan mundua eta euskararekin zerikusia duten alorretan parte hartzen duten entitateak gonbidatuko dira haien kideen artean sarien berri zabaltzera eta hautagaiak proposatzera.

Hautagaitzak jasoko dira ‘Lanabes’ web gunean lanabes.eus.

Horrezaz gain, sare sozialen bidez –Facebook-en orrialde bat ireki da “Lazarraga Sariak” izenarekin eta @Lazarragasariak Twitter kontua–edozein arabarrek proposa ditzakete hautagaiak.

Beste horrenbeste egin daiteke www.araba.eus edota www.euskaraba.eus webguneetan edota euskaraba@euskaraba.eus e-postara idatziz.

Aurreko urteetako saridunak:

2016: Adigrafik, Txema Pascual, Etxeko Baratza, Lautada Bizirik eta Ciudad Jardín

2014: Besa upategia, Electra Vitoria, Oreka IT, Agirre Lekue botika eta Aner Garmendia (Egamaster)

2012: Abel Enbeita, Cuadrabus, Gometegui, Assa Ikastola eta Villa Lucía

2010: Kepa Mendia, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, JEZ Sistemas Ferroviarios, Skunk Funk eta Launa Upategia.

Igone Martinez de Lunak, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak nabarmendu du “gizartearen %48,2 euskaraz ulertzeko gai baldin bada, Araban eman den abantzua handia dela ezin ukatuko dugu. Belaunaldi berriak, eskola prozesua euskaraz egiteko gai izan badira, arlo sozioekonomikora jauzi egitean bitartekoak eta baliabideak eskaini beharko ditugu. Horretan ari gara. Lanbide Heziketako eragileekin harremanetan gara. Arabako Foru Aldundia sustatzaile nagusia da Lanabes, Araban Euskara Lanean ekimenean eta, izaten jarraituko du, Araban arlo sozioekonomikoan euskarak etorkizuna izatea beharrezkoa da eta”.  Lan munduan bide beretik jarraitu behar dela gaineratu du, “eta horretarako behar-beharrezkoa da lan-mundua gazteen hizkuntza errealitatera egokitzea eta euskaraz aritzeko aukerak eskaintzea”.

Rober Gutiérrezek Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak, bere aldetik, Lazarraga Sariek Arabako arlo-sozioekonomikoan “euskalduntzean eragiten dutela” azpimarratu du. Badira jada 10 urte, Arabako Foru Aldundia eta Bai Euskarari Elkartea elkarlanean ari direla, eta hori pozgarria da. Areago, LANABES, Araban Euskara Lanean ekimena abiatu denetik.

Hori dela eta, “oso apropos” ikusten du euren lan-eremua euskalduntzeko lan egiten duten Arabako entitate, enpresa edo norbanakoei “euskararen normalizazioan egiten duten lana errekonozitzea”.

TU COMENTARIO SE PUBLICARÁ UNA VEZ SEA APROBADO

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

PUBLICIDADspot_img

ÚLTIMA HORA VITORIA

RELACIONADAS

NOTICIAS RELACIONADAS

Un tercio de los alaveses señala la vivienda como su mayor problema pese a puntuar su calidad de vida con un notable

El 30,5% de la población señala el acceso a la vivienda como el problema más acuciante del territorio, mientras que la calidad de vida obtiene un notable 7,45 sobre 10

Ramiro González hace balance de 2025 y carga contra EH Bildu: «Han retrocedido en la aceptación del marco democrático»

Ramiro González hace balance de 2025 con duras críticas a EH Bildu y reclama "salarios mejores" para retener a los jóvenes en Álava. La vivienda será la prioridad del Gobierno Foral en 2026.

Elkarrekin arranca 31 millones en los presupuestos de Álava

Álava ya cuenta con presupuestos forales para 2026. Elkarrekin Podemos IU ha sellado un...

Álava ya tiene presupuestos forales para 2026 tras el acuerdo con Elkarrekin

Elkarrekin Podemos IU y el Gobierno foral sellan un pacto que desbloquea las cuentas de Álava para 2026, con avances en cuidados, vivienda, medio ambiente e igualdad.

González pide a EH Bildu que facilite el presupuesto, reprocha al PP su falta de voluntad y escucha a Elkarrekin

El diputado general defiende el presupuesto como “bueno” y reclama responsabilidad a sus antiguos socios