PUBLICIDADspot_img

‘Nafarroa oinez’ igande honetan Altsasun ospatzen da ‘Bizi’ lemapean

PUBLICADO EL

Comparte esta noticia

Lau gune egongo dira 4,5 kilometrotan banatuta, eta mugikortasun arazoak dituztenendako beste bide bat eskainiko da

Iñigo Aritza Ikastolak igande honetan Nafarroa Oinez 2018 antolatzeko erronka du esku artean. Erronka handia ikastola txiki batendako: Iñigo Aritzak 370 ikasle baino ez ditu, eta Burundako lau herriei ematen die zerbitzua, Altsasu, Urdiain, Olazti eta Ziordia. Oinezeko lekukoa eramaten duen laugarren aldia izango da ikastolarendako. Izan ere, 1981ean Nafarroan euskararen aldeko jaia antolatu zuen lehen ikastola da gurea.

4,5 kilometroko ibilbidea

Zirkuituak lau kilometro eta erdi ditu, eta ez du aparteko arazorik egiteko, aldapa gutxikoa baita. Txangoan, gainera, aukera dago inguruan oso ohikoak diren harizti eta pagadiak ikusteko. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek, gainera, badute beste aukera bat, gurpildun aulkian egiteko modukoa. Beste zirkuitu horren luzera txikiagoa da, baina, hala ere, gune guztietara iristen da. Koloretan adierazita daude ibilbide ezberdinak: irisgarritasun osokoa, irisgarritasun ertainekoa eta ororendako irisgarria ez dena. Lau gunetan banatuta dago ibilbidea, Bizi, Kanta, Txio  eta Dantza, eta horietako bakoitzean jarduera askotarikoak topa daitezke.

Egitarau irekia eta guztiendako pentsatua 

Aurten, gune ezberdinetan aurkezten dugun eskaintza zabalaren barruan, aipagarriak dira ondoko musika taldeak: Tximeleta, Zartako-k, Moonshine Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak,  Trikiteens edota Gauargi, besteak beste. Bereziki azpimarratu nahi ditugu hurrenenez hurren katalaneraz eta galizieraz abestuko duten beste bi talde hauek: Xabi Sarria i el Cor de la Fera eta Ezetaerre.

Baina jaiak proposatzen duena musikatik haratago doa. Alde batetik, aurten ere kirolari garrantzia eman nahi diogu, eta Erronka ekimena aipatu nahi dugu. Ekimen hori gunez gune egiten den lehiaketa da, eta Nafarroako ikastola guztietako taldeek parte hartzen dute kirol eta trebezia ardatz duten probatan. Eta, bestetik, entretenimendua eta formazioa batzen dituen beste jarduera bat: robotika tailerra. Bertan izena ematen duten haurrei robot bat programatzen erakutsiko zaie.

1 BIZI

10:00 Mustutze ekitaldia
11:00 Erronka
12:00 Etorkizuna dantza taldea
13:00 Demode Quartet
14:00 Amaren Alabak
15:00 Potxin eta Patxin pailazoak
15:30 La Banda del Jefe Bigun
17:00 Moonshine Wagon

2 KANTA

10:30 Nerabe
11:30 Anita Parker
13:00 Erronka
14:00 Erronkaren sari-banaketa
15:00 Trikidantz
16:15 Zaztako-k
17:30 Oihan Vega

3 TXIO

10:00 Herri kirolak
11:00 Saga saioa
12:00 Erronka
13:00 Kiki eta Moko pailazoak
14:30 Xabi Sarria i el Cor de la Fera (herrialde katalanak)
15:45 Ezetaerre (Galiza)
17:00 Tximeleta

4 DANTZA

10:00 Erronka
11:00 Hodei magoa
12:00 Irrien Lagunak
13:30 Trikiteens
16:30 – 18:30 Gauargi

Proposamen inkusiboa

Ezbairik gabe aurtengo edizioaren erronka nagusia Oinez inklusibo bat egitea izan da, aurrekoekin alderatuta berezia egiten duena. Urte osoan zehar egindako ekitaldi eta jarduera guztietan inklusibitatearen marka jartzen ahalegindu gara. Egunari  agokionez, esan dugu ibilbideak ere kontuan hartzen dituela behar bereziak, baina ez hori bakarrik. Izan ere, eskaintzen ditugun zerbitzuak edota informazio panelak ere behar bereziak dituzten pertsonendako egokituta daude. Ildo horretan, azpimarratu nahi genuke eskaintza gastronomikoa, zeliako eta beganoendako menu berezituak eskainiko ditugun aldetik.

Trafiko plana

Altsasu bidegurutze batean kokaturik dago, A-1 eta A-10 autobideak batzen diren gunean eta Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa elkartzen diren tokian. Trafiko plana egokiturik dago lurralde horietako bakoitzetik etortzen diren ibilgailuak ahalik eta zirkuitutik gertuen aparkatzeko. Herri sarrera bakoitzean aparkalekuak ezarri dira horretarako.

Gainera, Renfek indartu egin du ohiko zerbitzua, eta tren gehiago jarri ditu bai Irundik eta bai Iruñetik etorri ahal izateko. Nolanahi ere, esan beharra dago Altsasuko geltokia ez dagoela herrian bertan, eta bigarren gunera joateko, hau da, hurbilen dagoen gunera joateko, kilometro eta erdi dagoela eta oinez egin beharko dela. Beraz, ume txikiak dituzten familiek kontuan hartu behar dute hori. Gogoan izan joan-etorriko txartelak eskuratzea dela gomendagarriena itzulerakoan arazorik ez izateko, eta komeni dela azken trenari ez itxarotea tokiarekin arazorik ez izateko.

Foruzaingoak gogorarazi du, ezarritako azken segurtasun protokoloen arabera, eta aurreko jai jendetsuetan egin den moduan —sanferminetan edo xabierraldian, esate baterako—, indartu egingo dela agenteen presentzia eta dagozkion segurtasun neurriak hartuko direla.

Primeran pasa, pasatu gabe

Azkenik, aipatu gure desioa dela jaia normaltasun osoz gozatzea. Horregatik uste dugu ez dagoela soberan gogoratzea portaera matxistak, eta, areago, erasoak, baztertu behar direla, eta horiei aurre egin behar zaiela. Helburua da denok, emakumezkoak eta gizonezkoak, askatasun eta errespetu osoz gozatzea euskararen festaz.

Boluntarioen lan eskerga

Nafarroa Oinez ez da egun batera mugatzen. Duela urtebete ari dela boluntario talde bat lan eskerga egiten, areago azkeneko egun hauetan. Horiek horrela, eskerrak eman nahi dizkiegu igandean, festaz gozatzeaz gain, lanera etorriko direnei.

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

PUBLICIDADspot_img
PUBLICIDADspot_img

ÚLTIMAS PUBLICACIONES

Dos concejales dejarán el Ayuntamiento tras los resultados electorales

Los partidos deben seguir el orden de la lista de candidatos presentada en elecciones municipales para cubrir vacantes, y si un candidato seleccionado no desea el puesto, debe renunciar para que se seleccione al siguiente en la lista.
PUBLICIDADspot_img

El PCE logra mantener su parlamentario a través de SUMAR

SUMAR logra un escaño en Álava a pesar de perder votos respecto a anteriores elecciones con Elkarrekin

¿Quién es quién (por Álava) en el nuevo parlamento vasco?

La edad media de los diputados alaveses es de 46 años

Consulta aquí qué partido ha sido el más votado en cada municipio de Álava

EH Bildu se lleva Vitoria y la mayoría de los pueblos de sus alrededores; el PNV gana en Añana y hay empates en otros lugares

Álava se tiñe de verde EH Bildu

EH Bildu ha aumentado su representación al obtener 8 escaños con el 32,48% de los votos, comparado con los 6 escaños y el 24,87% que consiguió anteriormente.

EH Bildu se consolida como primera fuerza en Vitoria

A nivel de Álava, han superado por primera vez al PNV

NOTICIAS RELACIONADAS

Estebanek sentitzen du «aniztasuna» kongresuko mahaian jasota ez egotea

EAJko bozeramaileak kritikatu egin zuen Kongresuko mahaiak ez erakustea hemizikloaren aniztasuna eta presentzia nazionalista, ordezkaritza politiko egokia izateko giltzarria baita.

Aizpurua «benetako negoziazioa orain hasiko da»

Negoziazioei dagokienez, honako hau nabarmendu zuen: «orain arte lan egin dugu gaur gertatu dena gerta zedin».

Arabak pinuaren prozesionariaren izurriteak eragindako larrialdia aktibatu du

Udalerri kaltetuena Aiara da, 500 hektarea baino gehiagori eragiten baitie.