Inicio Noticias de Vitoria-Gasteiz

Animaliak Babesteko Zentroaren hobekuntzan 78.850 euro inbestituko ditu Gasteizko Udalak

0

Alkateak esan bezala, ezinbesteko aldaketen beharrarekin dago Zentroa, gaur eguneko premiak betetzeko txikia eta zaharkituta geratu baita. Indarrean dagoen araudia betetzen duen arren, bai animalien bizi-baldintzak bai beharginen lan-baldintzak bikaintzeko proposamena landu zuen Zentroak orain del lau urte. Hiru alor ezberdinetan lan egingo da.

Lehenik eta behin, animalien arretarako instalazioak handituko dira, honela, aire zabaleko paseo gune izango dituzten 25 txakurtegi berri eraikiko dira, banakakoak eta txakur arriskutsuak jasotzeko egokiturik egongo diren bost gutxienez.

Eritzen diren txakurrentzat eraikin berri bat egingo da eta txakurkumeak eta katuek beren eremu propioak edukiko dituzte baita ere.

Luzarorako geldituko ez diren animalientzatbadago planteamendu berri bat ere bai. Sarrera desberdina izanoi du haien eremuak osasun-arrazoiak eta praktikoak diren zioak kontuan hartuz.

Bigarrenik, bulegoak dauden eraikina handitzeaz gain, dagoen espazioa birbanatuko da. Honek lanaren eta eskainitako zerbitzuaren eraginkortasuna bermatuko du. Albaitaritzarako esparrua eta balioanizduneko aretoak aurkituko ditugu hantxe, besteak beste.

Azkenik, sarbidean zenbait hobealdi gauzatuko dira, hala nola oztoporik gabeko sarrera, autoa uzteko leku erabilgarriagoak eta Zentrora hurbiltzen den jendeari ongietorria emango dion aintzira pedagogiko bat.

SIN COMENTARIOS

TU COMENTARIO SE PUBLICARÁ UNA VEZ SEA APROBADO

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

Salir de la versión móvil