Inicio Noticias de Euskadi

Migrazio-erronkari elkarlanean aritzeko planteamendua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak

0

2019ko maiatzaren 6an, “Propuesta Share” izeneko ekimena aurkeztu dute Europar Batasuneko azpiestatu-mailako zenbait gobernuek (Euskadi, Nafarroa, Katalunia, Melilla, Kanaria uharteak, Communauté d’ Agglomération Pays Basque eta Nouvelle Aquitaine).

Elkarbizitza eta inklusioa sustatzea da “Propuesta Share”-ren funtsezko helburua, horrez gainera estatuko gobernuei konpromisoa bere gain hatzeko aldez aurretiko jarrera izatea helaraztea.

Oinarrizko hiru ideia ditu instituzio autonomikoen ekimenak:

  • Migrazio kontuetan, zer edo zer gehiago eta hobeto gorpuztu daiteke Europan. Gaur egungo erantzuna ez da nahikoa.
  • Giltza erantzunkidetasun-oinarria partekatzean datza. Konpromisoa eskatu eta eskaintzen dute.
  • Estatuz azpiko gobernuak engaiatzeko prest daude, badute ekarpenik egiteko eta esateko zerbait.

Migrazio-erronkaren aurrean erantzukizunaren bidezko banaketa ahalbidetuko duen mekanismoa ezartzea da “Propuesta Share”-ren jomuga. Hiru parametrotan oinarrituta dago mahaigaineratutako formularen antolamendua:

  • Sarrera fiskalak (edo Batez Besteko Errenta Eskuragarria, edo BPG), %50eko pisuarekin;
  • Biztanleria, %30eko eraginarekin;
  • Eta langabezia-indizea, %20rekin.

Hurrengo taldeak barne hartzen ditu “Propuesta Share”-k:

  • Errefuxiatuak eta asilo-eskatzaileak;
  • Larrialdi-egoera eta testuinguru zaurgarrietan bizi diren pertsona migratzaile-ekonomikoak;
  • Bakarrik migratzen duten adingabekoak eta gazteak.

Ondorengo lurralde-esparruetan:

  • Europar Batasuneko estatuen artean;
  • Estatu bateko herrialde edota autonomia erkidegoen artean;
  • Herrialde edota autonomia erkidegoko eskualdeen eta udalerrien artean.

SIN COMENTARIOS

TU COMENTARIO SE PUBLICARÁ UNA VEZ SEA APROBADO

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

Salir de la versión móvil