PUBLICIDADspot_img

Eusko Legebiltzarraren egoitzan Gernikako Arbolaren kimu bat landatu da erakundearen 40. urteurrena ospatzeko

PUBLICADO EL

Comparte esta noticia

Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean egindako ekitaldi ofizial batean, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak kimu berriaren landaketan parte hartu dute. Gainera, gaur egungo legebiltzarkideak, Juan Jose Pujana Eusko Legebiltzarreko lehen presidenteak, eta baita agintariek ere, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zutela parte hartu dute.

11 urteko haritz hori Legebiltzarreko lorategiko buru izango da, eta gaurko ekitaldi sinbolikoarekin erakunde horren 40. urteurrenaren ospakizunekin hasiko da.

 “Euskal Herriaren askatasun eta eskubide historikoen sinboloa den Gernikako haritz kimu hau landatzen dugu herri soberaniaren gordailu den Legebiltzarrean”, azpimarratu du Eusko Legebiltzarreko presidenteak.

Martxoaren 31n berrogei urte beteko direla lehenengo Eusko Legebiltzarra “Gernikako Arbolaren gerizpean” sortu zenetik gogoratu ondoren, Eusko Legebiltzarreko presidenteak azpimarratu du “horrela berritu zela mendeetan eta mendeetan euskaldunon ordezkariek egin dutena eta egiten duguna: legeak egin eta akordioak erdietsi arbolaren azpian bilduta”. “Eta egoitza dugun honetan, Eusko Legebiltzarrak legearen zuhaitzaren itzalean legeak egiten jarraitu izan du urte hauetan guztietan, Izaroren pean, Gernikako Haritz zaharraren ezpalak dituen Legebiltzarraren irudiaren gerizpean”, gaineratu du.

Bakartxo Tejeriak nabarmendu du honako sinbolismo hau: “hamaika legegintzaldi egin ditu Eusko Legebiltzarrak, eta 11 urte ditu gaur eta hemen landatzen dugun Gernikako Arbolaren kimu honek”. “Sustraietatik eta iraganetik datorkigun eta gerora garamatzan harreman eta lotura irudikatu eta adierazten du” landaketa honek, gaineratu du. “Euskal Herriaren askatasun eta eskubide historikoen sinboloa eta batzarretan zuhaitzen azpian legeak egiteko dugun tradizioaren legatuaren ondorengoa den Gernikako haritz kimu hau herri soberaniaren gordailu den Legebiltzarrean landatzen dugu”, azaldu du.

Hitzaldian, Eusko Legebiltzarreko presidenteak gogora ekarri ditu Jesus Maria Leizaolak, Eusko Legebiltzarreko lehendakari gisa, lehen bilera hartan esandako hitz hauek:

«Laster beste Jaurlaritza bat hautatuko dugu, eta gaur sinbolo baten gerizpean hasi gara Legebiltzarra eraikitzen, Gernikako Arbolaren itzalpean, Gernikakoa ez baita soilik euskal askatasunen ikurra, askatasunaren beraren ikurra baizik. Horixe da, ziur asko, une historiko honen baliorik handiena: euskal gizakiaren iraunkortasuna askatasunaren bila, zeina, dakizuen bezala, solidarioa baita. Askatasunik gabe, zeina norberarengan hasten den eta besteengana zabaldu behar den, ezin daiteke berdintasunik eta justiziarik izan. Baina askatasunak erakunde libreak behar ditu beti bere garapenean. Erakunde horien artean, gaur ateak zabaltzen dituen Eusko Legebiltzar honi dagokio askatasun zibikoak garatzeko lana«.

Bakartxo Tejeriak Iparragirreren Gernikako Arbolaren hitzekin –“Eman ta zabal zazu munduan fruitua”- bukatu du agerraldia, “horixe baita Gernikako Arbolaren eta Legebiltzarraren Izaroaren esanahia, eta horixe adierazi nahi dugu Gernikako Arbolaren kimu hau landatuta, Eusko Legebiltzarraren 40. urteurren honetan”.

Ekitaldia amaitu baino lehen, Ana Otaduik Eusko Legebiltzarreko lehendakariari eman dio foru kimuaren benetakotasuna bermatzen duen ziurtagiria.

Legebiltzarrean hazten ari den Gernikako Arbolaren kimuak bat egiten du XIX. mendetik bost kontinenteetako lekuetan landatutako 500 kimu ingururekin. Gasteiz Gernikako haritzaren ondorengo zuhaitza duten herrien zerrenda luzeari gehitu zaio: Gotemburg, Padron, Laudio, Pforzeim, Sidney, Auschwitz, Washington edo Lehendakaritzan… Ekitaldia familia argazki batekin amaitu da, haritz sinbolikoaren aurrean.

Kimu gaztearen ondoan Gernikako Arbolaren ondorengoa dela adierazten duen plaka bat jarri dute, eta bertan honako hau irakur daiteke: «Gernikako Arbolaren kimua, euskal askatasunen eta Euskal Herriaren bake nahiaren ikurra. 1937an, mundu mailako biztanleria zibilaren aurkako lehen bonbardaketa masiboaren eszenatokia eta Pablo Picassoren «Gernica» obraren inspirazioa. Gernikako arbola da bedeinkatua, euskaldunen artean guztiz maitatua. Eman ta zabal zazu munduan frutua. Adoratzen zaitugu, arbola santua (Jose Maria Iparragirre 1820-1882)«.

Ekitaldiak iraun duen bitartean, Jose Maria Iparragirreren «Gernikako Arbola» ereserki ospetsua abestu da, 1853an konposatua, Foru-hiribilduko haritz ospetsua eta euskal foruak omendu dira eta ondoren ohorezko aurreskua dantzatu da.

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

PUBLICIDADspot_img
PUBLICIDADspot_img

ÚLTIMAS PUBLICACIONES

Dos concejales dejarán el Ayuntamiento tras los resultados electorales

Los partidos deben seguir el orden de la lista de candidatos presentada en elecciones municipales para cubrir vacantes, y si un candidato seleccionado no desea el puesto, debe renunciar para que se seleccione al siguiente en la lista.
PUBLICIDADspot_img

El PCE logra mantener su parlamentario a través de SUMAR

SUMAR logra un escaño en Álava a pesar de perder votos respecto a anteriores elecciones con Elkarrekin

¿Quién es quién (por Álava) en el nuevo parlamento vasco?

La edad media de los diputados alaveses es de 46 años

Consulta aquí qué partido ha sido el más votado en cada municipio de Álava

EH Bildu se lleva Vitoria y la mayoría de los pueblos de sus alrededores; el PNV gana en Añana y hay empates en otros lugares

Álava se tiñe de verde EH Bildu

EH Bildu ha aumentado su representación al obtener 8 escaños con el 32,48% de los votos, comparado con los 6 escaños y el 24,87% que consiguió anteriormente.

EH Bildu se consolida como primera fuerza en Vitoria

A nivel de Álava, han superado por primera vez al PNV

NOTICIAS RELACIONADAS

¿Quién es quién (por Álava) en el nuevo parlamento vasco?

La edad media de los diputados alaveses es de 46 años

Un grupo hacktivista prorruso ataca la web del Parlamento Vasco

Paralelamente, el Parlamento de Navarra ha sido víctima de un ciberataque confirmado por el Centro Criptológico Nacional

El Parlamento Vasco sigue sin aprobar de la «Ley Integral de Igualdad en la Diversidad»

El avance de medidas contra la discriminación por orientación sexual se mantiene pendiente en el ámbito legislativo vasco.