HABEk ekainaren 12an ekingo dio euskara mailak egiaztatzeko prozesuari

PUBLICADO EL

Comparte esta noticia

HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak euskara mailak egiaztatzeko prozesuari ekingo dio berriz ere, azterketak Covid-19ak eragindako krisiaren ondorioz atzeratu ostean. Pauso honen helburua da euskaltegietako ikasleen premiei erantzutea eta etorkizun laburrean abian jarriko diren sektore publikoko lanpostuen eskaintzatan aurkeztuko diren herritarrei aukerak zabaltzea. Deialdi irekiko probak (idazmen eta irakurmen) ekainaren 12 eta 13an egingo dira (Barakaldoko BECen), eta mintzamen probak uztailaren 20an eta 21ean (lurralde bakoitzean). Deialdi itxiko proben kasuan, konbalidatzen ez direnak ekainaren 15etik 18ra egingo dira, kasu guztietan BECen.

Ekainean zehar honako proba hauek egingo dira: B2 (deialdi itxia, hau da, euskaltegietako ikasleentzat), C1 (deialdi itxia), C1 (deialdi irekia, nahi dutenentzat) eta C2 (deialdi itxia). Probak honako data hauetan egingo dira:

  • B2 itxia: Idazmen probak, ekainaren 15etik 18ra arte (zehaztuko dira egunak; BECen egingo dira). Ulermena (ahozkoa zein idatzizkoa) eta mintzamenaren kasuan, euskaltegian egindakoa konbalidatuko da.
  • C1 itxia: Idazmen probak, ekainaren 15etik 18ra arte (zehaztuko dira egunak; BECen egingo dira). Ulermena (ahozkoa zein idatzizkoa) eta mintzamenaren kasuan, euskaltegian egindakoa konbalidatuko da
  • C1 irekia: Idazmen eta irakurmen probak, ekainaren 12an eta 13an (BECen). Mintzamen-probak, uztailaren 20 eta 21ean (lurralde bakoitzean, zehaztuko da lekua).
  • C2 Itxia: Idazmen probak, ekainaren 15etik 18ra arte (zehaztuko dira egunak; BECen egingo dira). Ulermena (ahozkoa zein idatzizkoa) eta mintzamenaren kasuan, euskaltegian egindakoa konbalidatuko da.

Hortaz, euskaltegietako ikasleen deialdiko entzumen-, irakurmen- eta mintzamen-probak konbalidatu egingo dira, euskaltegian egindako ebaluazio-jarduerei balio egiaztatzailea aitortuz. Era berean, A1, A2 eta B1 mailak ebaluazio jarraituaren bidez egiaztatuko dira, euskaltegietan, ohi bezala. Ezarritako egutegia aldagarria izango da, unean uneko premiek hala eskatzen badute.

Aurreikuspenen arabera, 14.000 pertsona inguruk parte hartuko dute proba horietan: B2 itxian, 3.500 lagun inguru; C1 itxian, 4.500 lagun inguru; C1 irekian, 5.500 lagun inguru; eta C2 itxian, 350 lagun inguru.

Proba hauek deitzeko ebazpena gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta egutegi osoa astelehenean argitaratuko da HABEren webgunean. Ebazpenak azterketa-deialdietan matrikulatzeko epe hauek finkatzen ditu:

  • 2020ko lehen deialdi irekia:

Maila: C1.

Matrikula egiteko epea: maiatzaren 18tik 24ra.

  • Euskaltegietako ikasleei zuzendutako 2020ko lehen deialdia:

Mailak: B2, C1 eta C2.

Matrikula egiteko epea: maiatzaren 25etik 31ra.

  • Euskal Etxeetako ikasleei zuzendutako 2020ko deialdia.

Mailak:  B1, B2  eta C1.

Matrikula egiteko epea: maiatzaren 25etik 31ra.

Azterketa-deialdien antolaketa

Pandemiaren eraginez bizi dugun egoeraren aurreran, erabaki da azterketa-deialdiak egiteko prebentzio-neurri zehatzak ezartzea, eta baldintzok betetzen dituen aztertoki bakar batean antolatuko dira azterketak, bai euskaltegietako ikasleen deialdiko idazmen-probak, bai deialdi irekiko probak. Horregatik, probok hiru lurraldeetan deitu beharrean, azterketa horiek guztiak Barakaldoko BECen egingo dira. Azterketariek bete beharko dituzte antolatzaileek zehaztutako prebentzio-jarraibideak eta norberaren higienerako neurriak. Euskal Etxeetako ikasleei zuzendutako deialdia era telematikoan gauzatuko da.

Deialdiok era osasungarrian kudeatzeko, eta bereziki osasun-agintariek xedatutako neurriak jarri, bete eta betearazteko, Prebentzio-batzorde bat antolatuko da. Batzorde horren osaketa izango da: HABEren ordezkaria, batzordeburu lanetan, Eusko Jaurlaritzako Prebentzio- eta Osasun-zerbitzuetako ordezkari bana, BECeko ordezkaria eta Bizkaiko garraio-zerbitzuen ordezkaria.

- -

TU COMENTARIO SE PUBLICARÁ UNA VEZ SEA APROBADO

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

ÚLTIMA HORA VITORIA

PUBLICIDADspot_img
PUBLICIDADspot_img

RELACIONADAS

PUBLICIDADspot_img

NOTICIAS RELACIONADAS

El Movimiento de Pensionistas entrega 145.000 firmas por unas pensiones mínimas dignas en Euskadi

Este jueves, las calles de Vitoria-Gasteiz han sido escenario de una movilización cargada de...

El 34% de las empresas vascas incumplen normativas laborales, según Inspección

En 2024, se revisaron 38.806 contratos, de los cuales 3.345 fueron transformados en indefinidos y a tiempo completo.

La trikitixa será una especialidad dentro de las enseñanzas profesionales de música

Con esta nueva especialidad, "se reconoce la trikitixa como un elemento de identidad de la música vasca"

Euskadi triunfa en los Premios Ondas 2024 con tres galardones

Los Ondas 2024 reconocen la labor de ‘Cuatro Días de Marzo’, ‘Faktoria Magazina’ y ‘La ventana de la memoria’.

El euskera llega a las autoescuelas de Álava

Más de 160 autoescuelas en Euskadi ya ofrecen recursos en euskera para el carné de coche y ciclomotor

Euskadi participará en el campeonato mundial de esquiladores en Nueva Zelanda

Este deporte, además de ser una tradición, demuestra el alto nivel de destreza y profesionalismo de los participantes.