sábado, 22 de enero
-0.8 C
Vitoria-Gasteiz

2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa atzeratu egingo da

Noticias relacionadas

Arabako Bertsolazale Elkarteak 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratzea erabaki du egungo «gizarte eta pandemiaren bilakaera dela eta txapelketa behar bezala burutzea ahalbidetzen ez delako».

Arabako Bertsozale Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 17ko agindua eta abenduaren 14ko dekretuan ezarritako araudia aztertu ondoren, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratzea erabaki du, «araudi honekin eta pandemiaren egoera honetan txapelketaren helburuetako batzuk betetzea zaila delako. Araban bertsolaritzaren erakusleiho izateko, bertsolaritza aktibatzeko eta zabaltzeko, bertsozaleak kohesionatzeko eta berriak sortzeko helburuarekin egiten da txapelketa besteak beste». Eragile guztien arteko elkarlana eta ilusioa bultzatzea ditu helburu.

«Arabak txapelketa bezalako euskarazko kultur ekitaldiak behar beharrezkoak ditu, eta lanean jarraituko dugu, modu arduratsuan, ahalik eta baldintza duinenetan, bertsozale guztientzat posible izan daitezen». Data berriak aurrerago jakinaraziko dira. 

- Publicidad-

Dejar respuesta

Escribe tu comentario
Introduce aquí tu nombre

- Publicidad -

Últimas noticias

- Publicidad -

Más noticias

- Publicidad -