Gasteizko Gaztetxeak 34 urte beteko ditu aurten. Hori ospatzeko, hainbat jarduera antolatu dituzte apirilaren 26tik 30era. Kontzertuak, ate irekien jardunaldiak eta bazkari herrikoiak, besteak beste. Jaia asteartean, hilak 26, hasiko da ‘RockBlock’ tailerrarekin, 17: 00etan Gaztetxean bertan. Larunbata egun gogorra izango da, muralen pintadarekin eta Oki Moki, Hotline Int, Kandido Kaka eta Zikin taldeen kontzertuekin.
34 urte Gaztetxean
Gaztetxea 1988ko apirilaren 28an hasi zen lanean, eraikina okupatu eta zaharberritzen hasi zenean. Kontzientzia soziala eta alternatiboa duen gazte-sektore bati zuzendutako hainbat jarduera sozial eta kultural garatzen ditu, era autogestionatuan. Okupatu zenetik, Gasteizko udal-agintarien hainbat ahalegin gainditu ditu hura desagertzeko.
Ospakizunaren egitaragua
26, asteartea – Tailerrak
- 17:00 RockBlock
- 17:30-18:30 Pandero
- 18:00-20:00 Kartelgintza (Kartelgintza tailerrean ekarri zuen ordenagailuak. Aukera egongo da Photoshop-a instalatzeko)
27, asteazkena – Kontzertuak
- 19:00 Ateak zabalik
- Berriz Rock – Seiurte
- Azkoiti Rock – Hartz
29, ostirala – Auzolana
- 10:00 Gaztetxean!
30, larunbata – Bazkaria
- 13:00 Marianitada & Mural margoketa
- 14:50 Bazkaria (auzolana pilotalekuan. Tiketak salgal Hala Bedi tabernan 5€)
- 20:30 Kontzertuak
- Seturi Pop – Oki Moki
- USA Indie-rock – Hotline Int
- Gamarra Rokanrol – Kandido Kaka
- Lekitxo Punk – Zikin