Gasteizek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu du gaur, egun osoan zehar antolatutako jarduerekin. Une bereziena iluntzean izan da, Andre Maria Zuriaren plazan ospatutako ekitaldian. Bertan, kandelek “euzkaraz 365 egun” mezua osatu dute, euskararen aldeko konpromisoa irudikatzeko.
Kandelen pizte sinboliko hau GEU elkarteak antolatu du, hiriko beste eragile batzuekin elkarlanean. Ekimenaren helburua izan da “euskara argitzea”, hau da, guztion artean euskarari argia ematea, konpromisoaren ikur moduan kandela erabilita.
Egun osoko jarduerak
Kandelen piztearen aurretik, publikoak aukera izan du hainbat proposamenaz gozatzeko. Besteak beste, “Euskaraz goxo-goxo: zein da euskaraz gehien gustatzen zaizun hitza?” joko parte-hartzailea, euskarazko hitz kuttunak partekatzeko espazio bat. Halaber, ospatu da “Euskararen nazioarteko eguna eta Vitoria-Gasteiz itzulpen-sarien banaketa”, itzulpen sarien banaketarekin. Gainera, aurkeztu da proposamen artistiko bat: Euskararen argia – Mai Tatzen.
Arratsaldean, kalejira bat abiatu da Izaskun Arrue Kultur Etxetik Andre Maria Zuriaren plazaraino, azken piztea han egiteko. Kandelek lurra argitu dute mezu argi batekin: euskara, urteko 365 egunetan.

