Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak ‘Natura ederra da – La naturaleza es hermosa’ erakusketa inauguratu du. Alazne Mancha artista arabarraren lanak ekainaren 18tik abuztuaren 1era arte egongo dira ikusgai.
Alazne Mancha Laudiokoa da, 40 urte ditu, eta 16 urte zituenetik margotzen du. Pintura bere zaletasun handienetako bat da.
Erakusketak naturan eta euskal dantzetan oinarritutako lanak biltzen ditu. Artistak berak azaldu duenez, natura da bere inspirazio-iturri nagusia, eta euskal dantzak txikitatik daraman zaletasuna dira.
Manchak zortzi urte daramatza Indesan lanean. Desgaitasuna du, eta erakusketaren bidez aukera berdintasuna eta errespetua aldarrikatu nahi ditu.
Cuatro entrevistas. Cuatro miradas sobre Vitoria.
Garbiñe Ruiz
Rocío Vitero
Iñaki García Calvo
Beatriz Artolazabal
Artistaren hitzetan, erakusketa honen bidez bere begietatik ikusten duenaren zati bat erakutsi nahi du.





