Araba Euskaraz 2019 Armentiako ikastolan ospatuko da «gertu» lemapean

PUBLICADO EL

Comparte esta noticia ->

Martxan da Araba Euskaraz 2019. Armentia ikastolak antolatuko du aurten eta Liher Larreak, ikastolako Lehendakariak azaldu bezala helburua “gertu egotea daGasteizko, eragileengandik gertu, hiria euskalduntzeko gertu, Arabako herrietatik gertu, euskalgintzatik gertu, berdintasunerako gertu, emateko gertu eta finean… zoriontsu izateko gertu.  Hori izango da gure Ikastolaren helburua etorkizunera begira. Hori adierazten du gure logoak; hori adierazi nahi dute geziek”, esan du.

1981 urtean ospatu zen, lehendabiziko aldiz Araba Euskaraz eta ordutik urtero ospatu den jaialdi honek milaka eta milaka arabar batu ditu, euskaraz, herrialde osoan zehar. Armentia ikastolak aldiz 25 urte bete ditu eta dagoeneko 1200 ikasle baino gehiago ditu. “Jaialdiarekin proiektua sendotzera goaz”, azaldu dute. Euskararentzako Araban urte biziki garrantzitsua dela nabarmendu dute “Euskaraldia, Korrikaren bukaera eta Araba Euskarazekin”.

Armentiak Arabako Ikastolen Jaialdia 2006 urtean antolatu zuen azkenekoz eta ordutik “13 urte igaro direlako Araba Euskaraz antolatzeko gogotsu gaude”, azaldu dute Naroa Velasco eta Iratxe Valle ikasleek. Hori dela eta kultur egitaraua urte osora zabaltzeko apustua egin dute. “Jaialdia ekainaren 16an izango bada ere azarotik ekainera antolatu nahi ditugu kultur eminak, Gasteizen baita Araba osotik ere, hau da, herrietan ere eraginez”.

PUBLICIDAD

TU COMENTARIO SE PUBLICARÁ UNA VEZ SEA APROBADO

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

spot_img
spot_img
spot_img
spot_img
spot_img

ÚLTIMA HORA VITORIA

RELACIONADAS

NOTICIAS RELACIONADAS

Egurrezko egitura duen eraikin berria egingo dute Barnekale Berrian, gazteentzako alokairuko zortzi etxebizitzarekin

Gasteizko Alde Zaharreko Barnekale Berriko 21 eta 23 zenbakietan eraikitzen ari diren etxebizitzak egurrezko...

Apika labek sei ikus-entzunezko proiektu aukeratu ditu seigarren edizioan

Programak mentoritzak eta aholkularitza eskaintzen dizkie Euskadiko ekoizleei eta sormen taldeei.

Zaramagak adinekoentzako udal eguneko arreta zentrorik handiena inauguratuko du

Zaramagako LAR Eguneko Arreta Zentro berriak apirilaren 20an, astelehenean, irekiko ditu ateak Diego de...

Gazte Sortzaileak ekimenak 4.000 eurorainoko laguntzak eskainiko ditu

Gazte Sortzaileak bekaren hamabigarren edizioak izena emateko epea zabaldu du, 16 eta 35 urte...

EITBk bere erabakia zuzendu du, eta haur edukia ETB1 ONera eraman du

EITBk aldaketa bat egin du ETB3 itxi ondoren piztutako eztabaidaren ostean. Apirilaren 13ko astetik aurrera, ETB1 ONen TDT bidezko seinaleak egunean 12 orduz emango du haur programazioa euskaraz.

Gasteizek apirilaren 13an irekiko du haur-eskola publikoetan izena emateko epea, 1.379 plazarekin.

Gasteizko haur-eskola publikoetan 2026-2027 ikasturtean izena emateko epea apirilaren 13an irekiko da. Eskaintzak 1.379...