Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bultzatutako Arabako Larrialdietarako Funtsak 52.000 euroko laguntza onartu du Kamerunen Boko Haramen inguruko talde armatuek egindako erasoen ondorioz etxetik alde egin behar izan duten pertsonei arreta emateko.
Esku-hartzea Darak hirian egingo da, Txad lakuaren arroan. Otsailetik hona hainbat eraso izan dira han, eta etxebizitzak, laboreak eta abereak suntsitu dituzte. Ondorioz, 18.000 pertsona inguruk beren etxeak utzi behar izan dituzte eta Blangloua komunara joan dira.
Han, behin-behineko babeslekuetan bizi dira, eta oso mugatua dute edateko ura, elikagaiak, osasun arreta, ostatua eta saneamendua eskuratzeko aukera. Egoerak bereziki eragiten die haurrei, haurdun dauden eta bularra ematen ari diren emakumeei, adinekoei, ama bakarreko familiei eta desgaitasunen bat duten pertsonei.
Laguntzari esker, oinarrizko elikagaiak banatuko dira, hala nola irina, arroza, artoa, esnea eta olioa, baita higiene eta osasun kitak ere. Esku-hartzea Afrika Miniaturan elkarte soziokulturalaren bidez bideratuko da, eta tokian bertan Coeur d’Amour Kamerungo erakundeak gauzatuko du.
Fotografía cortesía de Depositphotos.



