
GEU Elkarteak ikasturteari hasiera emateko festa antolatu zuen pasaden ostegunean Jimmy Jazz aretoan. Mintzalaguna, Irakurle Kluba, GEUrekin Mendira, Begi Belarri ikus-entzunezko emanaldiak, Igandeak Jai familientzako saioak… GEU Elkarteak testuinguruak markatzen dituen segurtasun arauak errespetatuz, urteroko plangintza aurrera eramango du 20-21 ikasturtean ere.
Saioa 18:30ean hazi zen eta 75 pertsona inguru bildu ziren Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, GEU Elkarteak antolatutako ikuskizun laburrez beteriko arratsaldean. Ekitaldia Oihan Vegak (aurkezlea, irrati esataria eta musikaria) humore handiz gidatu zuen bakarrizketak tartekatuz, musika, bertsoak eta hula hop saioak eskaintzen.

Kafe antzoki bat izango balitz bezala, publikoa mahaietan eserita egon zen saio osoan. Sarrera
doakoa izan zen, baina segurtasun eta osasun neurriak direla eta izen ematea beharrezkoa izan zen ere.

GEU Elkarteak ikasturte berria du martxan, eta ilusioz ekin nahi dio erronkaz betetako urte honi. Etxealdian zehar GEU elkarteak bere egitasmoak moldatu eta birformulatu behar izan zituen eta honen ostean diru bilketa kanpaina bat jarri zuen abian. Orain, ikasturte berria martxan dago eta ilusioz ekin nahi dio erronka berriei.