«IXA webserie bertikala» mundura zabaltzen da

PUBLICADO EL

Comparte esta noticia

- Publicidad -

ZUT eta TTAP aplikazioetan estreinatu eta gero IXAren ibilbideak aurrera egin du websail
jaialdietan parte hartuz. Urriaren 23an Bilbon ospatu zen SeriesLand festibalean euskal
websail onenaren saria eman zioten. Sariaz gain, beste hainbat jaialdietarako izendapenak
jaso ditu IXAk, besteak beste, Carballo InterPlay (Galizia), Euskal Zine Bilera, Die Seriale
(Alemania), Asia Web Awards (Asia) y Realist Web Fest (Errusia).

Berri onak ospatzeko, BERTIKALETIK MUNDURA izeneko kanpaina sortu dute instagramean. Izendapen internaziolekin batera eta ikusle guztiek ulertu ahal izateko helburuarekin, atalak azpitituluekin egongo dira ikusgai aipatutako sare sozialean. Hasiera batean gazteleraz baino ez dira agertuko, baina, jaialdi internazionalen datak gerturatu ahala, hizkuntza gehiago gehituko dituzte. Azaroaren 17tik aurrera kaleratuko dituzte 6 atalak, banan-banan.

IXA, mugikorrentzat esklusiboki sortutako lehenengo web-saila da. Formatu bertikalean grabatuta dago bere osotasunean. Euskaraz eta gazteei zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak aurrera atera ahal direla erakutsi nahian ekoiztu da saila. Hainbat gai jorratzen ditu IXAk, baina denbora da atalen amua.

Lehenengo denboraldia 6 ataletaz osatuta dago. Bakoitza “ez-leku” ezberdin batean garatzen da. Ez-lekuak espazio unibertsalak dira, atenporalak, hauetan pertsonak zenbakietan bihurtzen dira eta nortasuna galtzen dute. Horregatik, atal bakoitza denbora pertzepzio ezberdin batetik azalduta dago, leku bakoitzean denborak ezberdin aurrera egiten duelako.

TU COMENTARIO SE PUBLICARÁ UNA VEZ SEA APROBADO

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

spot_img
PUBLICIDADspot_img
PUBLICIDADspot_img
PUBLICIDADspot_img

ÚLTIMA HORA VITORIA

RELACIONADAS

NOTICIAS RELACIONADAS

Martxoak 3 eta Sanferminak 78 elkarteek estatuaren erantzukizuna eskatu diote Udaleko Osoko Bilkurari

Franco diktadorea zendu zenetik 50 urte igaro direnean, biktimen ahotsa inoiz baino ozenago entzuten...

González pide a EH Bildu que facilite el presupuesto, reprocha al PP su falta de voluntad y escucha a Elkarrekin

El diputado general defiende el presupuesto como “bueno” y reclama responsabilidad a sus antiguos socios

El uso del parking del Palacio Europa no supera el 7% de ocupación

El PP de Vitoria-Gasteiz denuncia que solo 7 de las 96 plazas del parking del Palacio Europa se ocupan a diario y propone su apertura al uso general en el próximo Pleno municipal.

25N en Vitoria: movilización de Itaia contra la violencia machista

Itaia convoca una movilización para denunciar la violencia machista y exigir una alternativa feminista frente al avance de las ideologías que niegan esta realidad.

Laura Pérez Borinaga: “Todos podemos elegir y cualquiera podemos ser elegidos”

El 23 de noviembre se celebran las elecciones a concejos en Álava. 55 pueblos han presentado candidatura. Laura Pérez Borinaga anima a participar.

Ardoaraba 2025: vino, gastronomía y ambiente festivo

Ardoaraba 2025 | La feria mantendrá las carpas en el centro, ampliará su oferta enogastronómica y reforzará las actividades que combinan vino, patrimonio y producto local.